Teknologia-irtenbide espezializatuak

Pegasus Solutions

IKT sistemen Aholkularitza eta Laguntza Teknikoa

Esperientzia
Azpiegitura
Bezeroarentzako arreta

ZERBITZUAK

AHOLKULARITZA TEKNIKOA

Aholkularitza-zerbitzuan, gure esperientziaren ekarpena egiten dugu, IKT sistema baten (hardware, software eta komunikazio-gailuak dituzten sistemak, esaterako, sareak, zerbitzariak, gailu mugikorrak, etab.) funtzionamenduan izan daitezkeen arazoak edo kontuak konpontzeko, diseinuari dagokionez.

MANTETZE-LANAK ETA SALDU OSTEKO ZERBITZUAK

Guk eskaintzen dugun zerbitzua gure bezeroen teknologia-azpiegitura guztia funtzionamendu ezin hobean mantentzera zuzenduta dago. Etengabeko aldaketa teknologikoei aurrea hartzen diegu, instalazioaren funtzionamendua ebaluatuz, merkatuaren eskakizun berriak hautemateko eta teknologiaren eguneratzera egokitzeko.

AUKERA TEKNOLOGIKOEN IRTENBIDEAK NORBERAREN NEURRIRA

Pegasus Solutionsen, bezeroak behar dituen ezaugarri espezifikoetarako irtenbideak eskaintzen ditugu. Prozesu guztiaren ardura hartzen dugu, hau da, azterketa, diseinua, programazioa, ezarpena eta monitorizazioa.

PRODUKTUAK

APARKALEKUEN KUDEAKETA

PEGASUS CONTROL SUITE

Tresna edo sistema multzo bat da, zeintzuek honakoa errazten duten:

  • Bistaratzea
  • Kontrola
  • Monitorizazioa
  • Biltegiratzea
  • Reporting

Aparkalekuko datuena edo gertaerena, in-situ edo urrutitik eginak.

KOMUNIKAZIOEN RACK-A

Hala ere, sistema [Pegasus Control System] ezartzearen zati garrantzitsuetako bat, softwarea ez den guztia da. Pegasus Solutionsek zentralizazio osorako irtenbide bat eskaintzen du. Software nahiz hardaware zatiak eskaintzen ditugu.

Honek komunikazio-rack bat eta monitorizatu beharreko ekipamenduaren kable-sare osoa muntatzea dakar berekin. Honakoa da monitorizatu beharrekoa: langak, kutxazain automatikoetako ateak, oinezkoentzako sarbideak, erauzgailuak, alarmen zentrala, xukatzeko ponpak, igogailuak, deposituak edo monitorizatu daitekeen elementu elektriko oro.

PGC-OPENDOOR

Aparkaleku publikoetako sarbideak kontrolatzeko ( PGC_OPENDOOR ) sistema. Erabiltzailea identifikatzeko hainbat konfigurazio eskaintzen ditu: teklatua, barra-kodea, kontakturik gabeko txartelak. Ohiko kudeaketa-sistema guztiekin integratzen da eta osatu egiten ditu, segurtasun-funtzioekin eta sarbidearen kontrolarekin.

20 urteko esperientzia

PEGASUS SOLUTIONSI BURUZ

Pegasus Solutions 2014 urtean sortu zen, bezeroen neurrira egindako kalitatezko produktuak sortzeko helburuarekin. Hori guztia diziplina anitzeko profesional-talde bati esker egin zen, zeinak ingeniaritza, elektronika, informatika eta komunikazioen arloak lantzen dituen.

Pegasus Solutions osatzen duen giza-taldeak 20 urteko esperientzia dauka aparkalekuen sektorean. Horri esker, bezeroek eska ditzaketen teknologia guztiak estali ahal izaten ditugu. Era horretan, aparkalekuaren sektorearen kudeaketa-behar guztiak asetzeko gai garen hornitzaile integral bat gara.

BEZERO GAILENAK

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

+34 977 32 73 34

C/ de l' Abat Escarré 18 A, local 2 43204 Reus, Tarragona (ESPAÑA)

PEGASUS SOLUTIONS usa cookies técnicas para permitir una navegación segura y adaptar el contenido del sitio web. Igualmente se usan cookies de terceros para analizar la navegación de los usuarios y poder mostrarle publicidad que sea de su interés. Puede consultar la Política de Cookies aquí,

ACEPTAR
Aviso de cookies