Mantetze-lanak eta saldu osteko zerbitzuak
Guk eskaintzen dugun zerbitzua gure bezeroen teknologia-azpiegitura guztia funtzionamendu ezin hobean mantentzera zuzenduta dago. Etengabeko aldaketa teknologikoei aurrea hartzen diegu, instalazioaren funtzionamendua ebaluatuz, merkatuaren eskakizun berriak hautemateko eta teknologiaren eguneratzera egokitzeko.
Zerbitzu hau burutzeko hainbat modu ditugu:

Mantentze-lan prebentiboak
Bezeroaren beharretara eta instalazioaren izaerara egokitzen gara, mantentze-lanen aldizkakotasuna ebaluatuz.
Mantentze-lan zuzentzaileak
Konponketak; astean 7 eguneko eta 24 orduko arreta izatera iris daiteke.
Laguntza teknikoa
Gertakariak kudeatzeko Pegasus HelpDesk sistemari esker, zerbitzua eteteak edo andeatzeak eragin dezakeen gertakari oro ahal bezain laster eta modu eraginkorrenean konpon daiteke.
- Ez da software-laguntza zerbitzu bat bakarrik. Gure teknikariek erabiltzaileekin topo egiten duten lekua da. Bezeroen eta teknikarien artean esperientzia partekatzen den tokia da. Trazabilitatea oso garrantzitsua da. Bezeroek eta teknikariek emandako datu guztiak gertakari edo zerbitzu bakoitzari ezin hobeki lotuta geratzen dira.
- Datuen eta komunikazioen segurtasuna, HTTPS transferentzien protokoloa erabiltzen baitugu.
- Hodeiaren bidezko laguntza. Era horretan, askoz errazagoa da gure erabiltzaileei laguntzea. Bezeroak ez du ezer instalatu, gorde edo zaindu beharrik. Edozein gailutan has dezake saioa, edozein lekutan, egun osoan zehar, egunero. Nabigatzaile, tableta edo smartphone batetik sar daiteke.
24 orduko telefono-arreta
Telefono-arreta (24 orduz) ere eskaintzen dugu, bezeroentzako instalazioetan edo instalazio erabakigarriagoetan egon daitezkeen gertakarietarako.