Komunikazioen Rack-a

Hala ere, sistema [Pegasus Control System] ezartzearen zati garrantzitsuetako bat, softwarea ez den guztia da. Pegasus Solutionsek zentralizazio osorako irtenbide bat eskaintzen du. Software nahiz hardaware zatiak eskaintzen ditugu.

Honek komunikazio-rack bat eta monitorizatu beharreko ekipamenduaren kable-sare osoa muntatzea dakar berekin. Honakoa da monitorizatu beharrekoa: langak, kutxazain automatikoetako ateak, oinezkoentzako sarbideak, erauzgailuak, alarmen zentrala, xukatzeko ponpak, igogailuak, deposituak edo monitorizatu daitekeen elementu elektriko oro. Seinale hauek guztiak Rack-era iristen dira, non Opto-ko automata bat hauek hartzeaz eta pegasusen softwarearekin lotzeaz arduratzen den. Ticketing enpresa nagusiekin lan egiten dugu, euren ticketing-makineria gure sisteman txertatzeko helburuz.

Instalaziora joan eta planoak aztertu ondoren, bideozaintza-sistema instalatzeko irtenbide ezin hobe bat proposatzen dugu: Rack-etan mugimendu oro erregistratzen duten bideo-grabagailuak ezartzea, urteko 365 egunetan 24 orduz aritzeko.

Aparkalekuan interfono- eta megafono-sistema instalatzea ere garrantzitsua da. Horri esker, erabiltzailea azkar jar daiteke harremanetan kontrolerako zentroarekin laguntza edo aholkuren bat eskatzeko. Interfonoak irteerako edo sarrerako zutoinetan, kutxazainetan, igogailuetan, oinezkoentzako sarbideetan edo komunetan instalatzen ditugu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

+34 977 32 73 34

C/ de l' Abat Escarré 18 A, local 2 43204 Reus, Tarragona (ESPAÑA)

PEGASUS SOLUTIONS usa cookies técnicas para permitir una navegación segura y adaptar el contenido del sitio web. Igualmente se usan cookies de terceros para analizar la navegación de los usuarios y poder mostrarle publicidad que sea de su interés. Puede consultar la Política de Cookies aquí,

ACEPTAR
Aviso de cookies