Pegasus solutionsi buruz
Pegasus Solutions 2014 urtean sortu zen, bezeroen neurrira egindako kalitatezko produktuak sortzeko helburuarekin. Hori guztia diziplina anitzeko profesional-talde bati esker egin zen, zeinak ingeniaritza, elektronika, informatika eta komunikazioen arloak lantzen dituen.
Pegasus Solutions osatzen duen giza-taldeak 20 urteko esperientzia dauka aparkalekuen sektorean. Horri esker, bezeroek eska ditzaketen teknologia guztiak estali ahal izaten ditugu. Era horretan, aparkalekuaren sektorearen kudeaketa-behar guztiak asetzeko gai garen hornitzaile integral bat gara. Gure ibilbidea eta kudeatutako aparkaleku kopurua dela eta, egoera guztietara egokitzeko gai gara, bai obra berrian, bai jada bertan dauden instalazioetan.
Gure helburua Informazioaren Teknologiak gure bezeroen zerbitzura jartzea da, eragin positibo bat izan dezaten, honakoei dagokienez:
Jasangarritasuna.
Ingurumena.
Segurtasuna.
Instalazioen erosotasuna.
Giza-baliabideen eta baliabide teknikoen erabilera eraginkorra.
Bazkide teknologikoak
