PEGASUS CONTROL SUITE

Pegasus Control System

Sistema honen helburua instalazioen erabileran kudeaketa erraztea da. Kontrolerako eta erabakiak hartzeko beharrezko informazio guztia administratzen du. Informazioaren zentralizazioan eta biltegiratzean oinarritzen da. Hainbat instalazio kudeatzea ahalbidetzen du, baita kanpo-sistemak etengabe integratzea ere, zeintzuek monitorizazioaren edo kontrolaren xede diren.

Pegasus Control System urkulduz, filosofia modularra dela eta, bere funtzionaltasunaren eta helburu komunen arabera, honakoak aurkezten ditugu:

PEGASUS CONTROL ENGINE

Instalazioen kudeaketa eta monitarizazioko sistemaren motorra. Bezero eta instalazio bakoitzaren behar espezifikoei egokitzen da. Hurrengoen kudeaketaz arduratzen diren hainbat moduluk osatzen dute:

Interfonia.

Argiztapena.

Suteen aurkako sistemak.

Alarma teknikoak.

Programatutako ekitaldien kudeaketa.

Gida eta seinaleztatze sistema (merkatuko hornitzaileekin bateragarria)

Sarbideen kontrola.

Talde elektrogenoak.

CVM: sare elektrikoen analizatzailea.

Bideo-zaintza.

PEGASUS VISION CENTER

Instalazioen monitorizazioaren eta kontrolaren kudeaketa zentralizatua ahalbidetzen duen interfaze grafikoa. Bere diseinu arinari eta intuitiboari esker, erraz maneiatzen da. Deiak, alarmak, kamarak bistaratzea, operadoreek egindako esku-hartzeen erregistroa egitea, eta instalazioa osatzen duten gailuen monitorizazioaren eta esku-hartzeen erregistroa denbora errealean egitea ahalbidetzen du.

PEGASUS REPORTING

Monitorizaziotik eta instalazioen kudeaketan aplikazioa erabiltzetik eskuratutako informazioa erabiltzea ahalbidetzen duen erreminta.

Web ingurune baten bitartez atzitu daitezkeen eta pertsonaliza daitezkeen zerrenda batzuetatik abiatuta eratua.

Honi buruzko informazioa eskaintzen du:

Erantzundako deien erregistroa.

Operadoreek egindako esku-hartzeak.

Alarmen erregistroa.

Monitorizatutako elementuen egoera-aldaketa.

Beste fitxategi ezagunagoetara esportatzea ahalbidetzen du: fitxategi laua, Excel, CSV edo pdf.

PEGASUS CONFIGURATOR

Kudeaketaren eta bistaratzearen hainbat ezaugarri instalazioaren berariazko beharrei egokitzeko aukera ematen duen tresna.

Alarma, kamera eta interfono gailua elkartzea ahalbidetzen du, deia jasotzean, gailua piztu edo alarma aktibatzean irudia automatikoki bistaratzeko.

Erabiltzaile profilak eta baimenak zehazteko aukera ematen du, eta baita deiei edo ekintzei lotutako irudiak pertsonalizatzea ere.

Erreminta honek Pegasus Vision Center delakoan ekintza desberdinak lotu eta automatizatzea ahalbidetzen du, eta haren erabilerraztasuna hobetzen du.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

+34 977 32 73 34

C/ de l' Abat Escarré 18 A, local 2 43204 Reus, Tarragona (ESPAÑA)

PEGASUS SOLUTIONS usa cookies técnicas para permitir una navegación segura y adaptar el contenido del sitio web. Igualmente se usan cookies de terceros para analizar la navegación de los usuarios y poder mostrarle publicidad que sea de su interés. Puede consultar la Política de Cookies aquí,

ACEPTAR
Aviso de cookies